zergatik publikatu?
Publlikatu.com Arraytxiki Web Laborategiaren finantzaketa eredu bezala jaio da. Arraytxiki filosofiari jarraiki, sarea osatzen duten webguneak elikatzeko iturria da Publikatu. Arraytxiki Web Laborategiaren filosofiari jarraiki, iragarkien merkatuan eraginkorrago izateko indarrak metatzea da Publikaturen helburua. Horretarako, ezinbesteko deritzogu bisitarien estatistikak eta web-trafikoa batu eta iragarleei eskaintza erakargarriagoa eskuragarri jartzea.
Baina helburu potoloagoak ere baditu Publikatu Zerbitzuak. Izan ere, Euskal Herriko eta euskarazko web-publizitatearen merkatua indartu eta sustatzeko erronkari heldu nahi dio, eta publizitate sarea da ekarpen nagusia. Gainera, beste webgune batzuei ere publizitatearen merkatu lehiakorrean leku egiteko tresna izan nahi du. Horregatik aurrikusi du beste webguneek egitasmo honetan parte hartzeko modua. Publikaturi kontratatzen zaizkion iragarkiak beste webguneetan ere ikusgai jartzeko aukera zabaltzea.
Webgune txikiek zailtasun asko dituzte iragarleek beraien espazio publizitarioak kontratatzeko orduan. Eta zailtasun horiek saihesteko, Arraytxiki Web Laborategiak Publikatu Erakuslehio Sarea osatzea erabaki du. Webgune txikiei indarrak batzeko aukera eskainiz, publizitatearen merkatuan lehiatzeko aukera eskaini nahi dugu. Eskema oso sinplea da: Trafikoaren batuketa eta etekin ekonomikoen banaketa.
Kidetzen den webgune bakoitzak duen trafikoaren arabera erdietsiko ditu etekinak. Eta iragarleek, bestalde, beren publizitatea ahalik eta internauta gehienen artean zabaltzeko aukera izango dute.

